GURE IKASLEAK

Amaia Yoller Masedo eta Alaia Sierra Aldekoa, batxiler 2.mailakoak, NAZIOARTEKO "LIBÈRE TA CRÉATIVITÉ " leihaketan lehenengo eta bigarren saria irabazi zuten FRANTSES arloan.

Argazkiak eta bideoak ikusi

Batxilergo 1.go mailako ikasleak diren Iñigo Ruiz de Alegría, Ibai Corral, Erlaitz Domaica eta Carlos Ráez  txapeldunak izan ziren atzo Gasteizko Euskararen Ginkanan. Hizkuntza ekologiari buruzko galdera eta probei aurre egin ondoren, Gasteizko beste eskoletako taldeak gailendu zituzten. Zorionak, Kalamardoak!

Argazki gehiago : 2017-11-30 Euskararen Ginkana

Gaur, Zezilia Deunaren omenez, gure Lehen Hezkuntzako ikasle batzuek, beraien trebezia musikala erakutsi digute.

Eskerrik asko guztiei!!!

Hona hemen gozatu ahal izan ditugun entzunaldien laburpena eta argazkien bilduma.

 

Joseba Puelles eta Gorka Emaldik, Olabide Ikastolako ikasleen izenean, Udaletxeak Gaztedi Sailaren ekintzetan parte hartzen duten entitateei banatzen dien Gazte Planaren zigilua jaso zuten. Ekitaldian, Gorka Urtaran alkateak inplikatu diren hiriko sektoreen konpromisoa eskertu zuen, “hirian gazteria politiken alorrean dihardugun guztion erantzukizuna den lan-ildoa markatzen” baitugu.

https://blogs.vitoria-gasteiz.org/medios/2017/11/16/gazte-planaren-erakunde-laguntzaileen-sarea-handitu-egin-da-beste-24-entitate-sartu-baitira/?lang=eu

 

Joseba López Cuesta, batxiler 1go mailako ikaslea  2017ko Euskal Herriko Txirrindulari Txapelketan lehena.

Joseba ibili da ikasturte osoa bere burua zaintzen, janaria neurtzen eta eten gabe entrenatzen. Emaitza hor da!

Segi horrela, Joseba!

Gazteizko Udalak antolatzen duen Gazte Hitzak Lehiaketaren kontakizun irabazle artean Olabideko hiru ikasle daude:

Euskarazko modalitatean Unai Zugazua eta gaztelaniazko modalitatean,  Markel Varona eta Ane Hernández.

ZORIONAK!

  

Sariak Espido Freire eta Bernardo Atxaga idazleek banatu dituzte. Sariek gazteen sormena sustatzea dute xede, hainbat adierazpen-hizkuntzarekin –artea, literatur, argazkigintza, musika, dantza, eta abar – esperimentatzeko eta sortzeko programak baliatuta.

Udaleko webgunea zabaldu

Gure LH 6. mailako ikasleak diren, Estitxu Mediavilla, Xabier Amador eta Manex Ibabek larunbatean Arabako VII. Olinpiada Matematikoen txapelketan parte hartu zuten. Hirurek esperientzia oso polita bizi izan zuten. Aipatzeko Xabier Amador lehenengo hamar partaideen artean sailkatu zela.

ZORIONAK!

Arrate Lopez Valencia,  batxilergoko 2. mailako gure ikasleak, laugarren postua lortu du Ekonomiako IX. Olinpiadetan. Froga hau Euskal Herriko Unibersitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean egin zen apirilaren 8an. Matrikula-tasen diru-itzultzearekin saritua izango da UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean irakasten den graduren batean matrikulatzen bada 2017/2018 ikasturtean.
ZORIONAK ARRATE!!!!!

Horrez gain, Ikastetxe bakoitzetik nota onenak atera dituzten hiru ikasleen kalifikazioen batezbestekoa kontutan hartuta, Olabide ikastola bigarren  postuan sailkatu da.

Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Kultura Ondarea Saria lehiaketan Batxiler 1go mailako ikasle batzuek parte hartu dute. Hona hemen eginiko bideoa:

 

Leyre Hernandez: Batxilergoko Sari Berezia 2016

Leyre Hernandez Palacios-en amak, 2016ko Batxilergoko Sari Berezia Apirilaren 7an Eusko Jaurlaritzako Euskaldun Berriaren Aretoan (Lakua 2) egin zen ekitaldian jaso zuen Leyre-ren izenean.

 

Zorionak Leyre!!!

Orriak