2017 - 2018 Atzerrian alemaneko, frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko plazak (DBH 3 eta 4 eta Batxilergoa)

www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/hizkuntza-atzerri/y22-izapide/eu/ estekan eskabidea bete behar da eta eskabide hau sinatuta idazkaritzan entregatu. Eskaera betetzeko epe ofiziala: urriaren 24tik azaroaren 23ra.

Eskakizunak:

  • Aurreko ikasturtean 7 puntuko gutxieneko nota lortu behar da eskatutako hizkuntzan/hizkuntzatan, eta 16 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu behar da aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan (Aurreko ikasturteetan ez bezala, Erlijioren edota Balio Etikoen irakasgaiak kontuan hartuko dira bataz besteko nota lortzeko).
  • Eskatzen den plazari dagokion edo dagozkion hizkuntzak ikasiak izan behar ditu eskaera-dataren aurreko bi urteetan, eta ikasketa horrek, azken urtean, funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean egina izan behar du.
  • Aurreko urteetan, atzerrian hizkuntzak ikasteko plazetan, zehazki, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak deitutakoetan parte hartu ez izana, salbu eta Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.
  • Beranduenez 2018an bete behar dituzte 19 urte.
Euskara