https://www.youtube.com/watch?v=4VxYXYf_07o&feature=youtu.be

Azken berriak

Joan den ostiralean, urriak 14, Olabide Ikastolak eta Necochea Ikastolak (Argentina) elkarlanerako hitzarmen bat sinatu zuten.
 
Necochea ikastola 2008an jaio zen Necochean, Buenos Aires probintziaren hegoaldean. 30 ikasle zituen haurtzaindegi hori, pixkanaka-pixkanaka hazten joan da eta gaur egun 90 ikasle esertzen dira bere ikasgeletan. Beraien asmoa DBHn ere euskaraz ematea da, beraz, gure babesa eta laguntza jasotzen duen hitzarmen sinatu dugu, guretzat Argentinako euskal diasporaren ezagutza aberastea eta gertutik bizitzeko aukera polita izango delakoan.
 

Ikastolak urtero antolatzen duen hitzaldian Juan Jose Ibarretxe izango dugu.
hitzaldiaren leloa "Ikasten ikasi...izaten ikasi" izango da
 
Noiz?: urtarrilak 24, osteguna (19:00)
Non?: Goiuri Jauregian
 
 

Arratsalde on, Boisetik!!
 
Aurten Boiseko (Idaho) Bishop Kelly High Schoolekin elkartruke bat hasi dugu. Boisera, astearte honetan, uztailak 19, Ane Eiguren, Nikole Leanibarrutia, Itziar Arrazola eta Irantzu Picatoste heldu dira Andone Ruiz Urangarekin. Asmoa Boisekoekin elkartruke bat sendotzea da. Aurten 4 ikaslekin hasi arren hurrengo ikasturterako ikasle gehiago ekartzeko aukera izatea espero dugu.
 

Aurreko urtean EFQM Europar Saria lortzearen aitorpen gisa, Olabide Ikastola Europako instituzioak eta hiriburua bisitatzera gonbidatua izan zen.
Ekaineko 26tik 28ra Olabide osatzen dugun kideak, zuzendariak, langileak, ikasleak.., Bruselasera abiatu ziren. Brujasko hiria bisitatu ondoren, EFQM-ko egoitzan egon ziren, bertoko langileekin solasean eta urrian jasotako sarien inguruko kontuak elkarjartzen.
 

Orriak